XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Liturgi otoitzak
2.1.- Gaisoen mezatik.
Otoitza:
Jainko Jauna,
zure Semeak bere gain artu zituen gure miñak
gaixotasunaren eta bizitzako nekeen balioa
guri erakusteko;
entzun gaixorik dauden senideentzat
egiten dizkizugun eskariak;
eta egizu, oiñaze, atsekabe
edo beste gaitz-pean daudenek senti dezatela
zoriontsu deitutakoen artean daudela
eta mundua salbatzeko
nekaldia jasan zuen Kristorekin
bat egiten dutela.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez,
Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean
Errege bizi bait da gizaldi eta gizaldietan.